XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erraietatik sortzen zitzaien bizitzeko senak traizio egiten zion buruari.

Taberna guzia dirurik gabe utzi zuen Nikolak gauerdirako.

- Ni falta naiz. Irabazten badut Manuelek Nikolari begiratu zion zuk ordainduko dituzu guztien kopak!.

Nikola zigarro berri bat pizten hasi zen.

- Bestela, urte guzian debalde daukazu taberna hau!.

Zigarroa keetan jarri zuen Nikolak eta okotzaren zeinu batez botila erakutsi zion.

Manuelek botila oratu zuen gotorki, sendo, emakume lerden baten pantorrilari helduko balio bezala.

Baldintza bakarra begirik itxi ezina zen.

Manuelek ez zituen itxi, baina inork ezagutzen ez zion abilidade bat erakutsi zuen.

Barnealdera jiratu zituen, eta hilotzei bezala, zuri zurian gelditu zitzaizkion.

Mingarria behar zuen izan, eta ez zegoen asko agoantatzerik horrela.

Segunduak aurrera, sugea mugitu egin zen.

Burua atzera bota zuen.

Buztana mugitu zuen.

Kaskabela soinu bizian jarri zitzaion. Salto egin zuen.

Manuelek ez zuen botilarik soltatu, ezta sugearen hurrengo bi jauzialdietan ere.

Nikolari zigarroa ahitu zitzaion eta lurrera jaurti zuen apustua galdutzat emanaz.

Jentilajeak bizkarrera jaso zuen Manuel, eta estrapozo batean botila lurrera joan zen.

Hautsi eta sugea tabernaren erdian gelditu zen, guziei begira, askatasunean egoteaz harriturik bezala.

Nikolak isiltasuna eskatu zuen.

Iparragirreren abesti bat xuxurlatu zion eta sugea lozorroan kiribildu zen.

Kontuz kontuz hartu zuen Nikolak eta beste botila handi batean gorde zuen Manuelek kaskabel-sugea.